Orain hamabost minutu Palentziako Sahagun herritik igaro dira Iñaki Sanchez Melendo "Peke" Itzubaltzeta / Erromoko euskal preso politikoaren bila joandako lagunak. Gaueko hamarretarako Mansillara (Leon) heltzea espero dute Sanchez hartu eta herrira ekartzeko, UKBERRIk jakin izan duenaren arabera. Hain zuzen ere, goizaldeko ordu bata t'erdietarako herrian egotea espero dute. Ordu horretan, auto karabana dago deituta Leioako gasolindegitik abiatuta, Branka herriko tabernan bapateko ongi etorria emateko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!