EAJk, EAk eta EB-Berdeakek aurrekontu baztertzaileak aurkeztuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 29a, 15:02

Ezarritako ilegalizazioa eta apartheid-a baliatzen ari dira faxistek aurrekontuak izkutuan aurrera eramateko, oro har herritarrak eta espreski Getxo Bizia baztertzeko. Egoera salatuz eta baieztatu ezin, baina aurtengoari eta hiruko gobernuaren agintaldi planari adituz ikusten ditugun gabeziarik larrienak agerian uzteko, 2005eko Getxoko udal aurrekontuen osotasunari zuzenketa aurkeztuko dio herri plataformak abenduaren 30eko udal batzarra izan baino lehenago.

Azaroko udal batzarrerako Getxo Biziak aurrekontuei buruzko mozio bat aurkeztu zuen. Bertan hiru eskakizun egiten genituen:

- Aurrekontuak osatzerakoan herritarren parte hartzea bideratzeko prozedura parte hartzaileak martxan jar zitezen.

- Getxo Biziak beste udal talde politiko guztiak bezalaxe ogasun batzordeetan parte hartzeko deitua izan zedin eta kontuak aztertzeko aurrekontuen zirriborroa besteei bezalaxe eman ziezaion.

- Apartheid-a gainditzeko neurri zehatzak har zitezen.

Mozioa ez zen azaroko udal batzarrean aztertua izan eta edukinari ere entzungor egin dio hiruko udal gobernuak. Ogasun Batzordeko buruari behin baino gehiagotan eskatu diogun arren, aurrekontuak aztertzeko bilera Getxo Biziari deitu gabe burutu da eta ez digute aurrekontuen kopiarik eman.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun