Eduardo Andrade zinegotzi popularrak azaldutakoaren arabera, "diru-sarrera arruntak baino gehiago dira gastuak eta horrek aurrezte garbia gutxitzea dakar". Andradek gaineratu duenez, "hiru urtez luzatuko den onbideratze plana martxan jartzera behartzen du horrek, baita Bizkaiko Foru Aldundiak berak Udalak egiten dituen inbertsioak ikuskatu eta horiei betoa jartzeko ahalmena izatera ere".
Iñaki Zarraoa alkateak berak gastu arruntak handitu egin direla aitortu du, kirol instalazioen mantentze-lanetan eta zaborren tratamenduan gehienbat. Hala ere, "neurriz gaineko zorpea" ez dutela sortu nahi izan gaineratu du.