Zarraoak azpimarratu duenez, "bizitza kalitatea, pertsonekiko errespetua, bakea eta bizikidetza konpromisoa, hirigintza jasangarria, kultura, hezkuntza, eleaniztasuna eta ingurumenarekiko errespetua ezaugarri dituen udalerria eraikitzea" da udal gobernuaren asmoa.
Jaurlaritzak eta Aldundiak hainbat inbertsio
Nahiz eta aurrekontuetan murrizketa egon, 2005ean zehar 2.312.000 euroko inbertsioak egingo dira eta beste herri erakunde batzuek ere inbertsio garrantzitsuak egingo dituzte udalerrian, alkateak nabarmendu duenez. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak Alango-Algortan osasun zentroa eta Arriluzen bidaiarien gurutzuntzietarako kaia egingo ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Zugazarte Etorbideko bidea txukunduko du.
Horretaz gain, Udaltzaingoaren egoitza handitzea aurrikusten da, horretarako 1,5 milioi euro bideratuz. Baita "Etxe Arrosa" konpontzea eta Zabala ikastetxe ondoko etxean lanan egitea ere, 800.000 eta milioi erdi inguru horretako baliatuz, hurrenez hurren.
Ardatz estrategiko ezberdinei dagokienez, Gizarte Ekintzarako 9.750.000 euro proposatu dituzte, 2004an baino %13 gehiago, herritar behartsuenen beharrizan oinarrizkoei erantzuna emateko eta horien gizarteratzea bultzatzeko. Iñaki Urkiza Gizarte Ekintza eta Etxebizitza zinegotzi eskuak aurrekontu hauen izaera solidarioa azpimarratu du, "getxoztarren bizimodua hobetzen dutelako, bereziki zailtasun handienak dituztenena".
Garapen lankidetzarako dirua kudeatzeaz, berriz, Presidentzia Arloa arduratuko da, 2005erako 513.000 euro izendatu dituztelarik. Hazkunde nabaria izango da, udal arduradunen esanetan, eta ondorioz, "helburu horretara udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko asmoari eusten dio Udalak". Euskararen sustapena ere sail horren esku egongo da (914.000 euro).
Hirigintza
Hiri atsegin, harmoniko eta iraunkorragoa egiten eta kalitatezko hiri azpiegitura garatzeko 28.600.000 euro inbertitu nahi ditu Getxoko Udalak. Besteak beste, Hirigintza Arloak mugikortasun jasangarria sustatu eta autoen eta oinezkoen arteko bizikidetza hobetuko du. Andres Uriarte arlo horretako buruak aipatu duenez, "honek oinezkoa lehenesten duen hiri atseginago bat egiten ari garela esan nahi du. Gure irudikoz oinezkoa autoa baino ahulagoa da, eta hirian bizi dena den aldetik, ibilgailuen aurrean lehentasuna izan behar du". Hortaz, Irisgarritasun Plangintzaren barruan, pasealekuak eta espaloiak handitzeko, plaza berriztatzeko eta bide antolaketa laneekin jarraituko da 2005ean, eta horretara 1.200.000 euro bideratuko dira.
Horretaz gain, 540.000 eta 300.000 euroko dirukopuruak zuzenduko dira Santa Eugenia eta Santa Anako enparantzak berriztatzeko, hurrenez hurren. Horrekin batera, udalerriko kale askotako espaloiak zabaldu eta konponduko dira eta Bizkaiko Zubiaren inguruak berrantolatuko dira.
Ingurumena
Getxoko udalerrian zaratak eragindako kutsadura arautuko duen ingurumeneko ordenantza da datorren urtean egingo diren ekintza nagusienetako bat, Fernando Burzako Ingurumen eta Osasun Publiko zinegotziak aurreratu duenez. Ordenantza honek, oro har, zirkulazioak eta bereziki ziklomotorrek eragiten dituzten zaratak arautuko ditu, "kexa iturri izan baitira hiritar askorentzat". Ingurumen kutsadura ahalik eta gehien kontralatzea nahi dute, Ingurumen Saileko buruaren esanetan.
Hezkuntza, Kultura eta Kirolak
Udal arduradunen hitzetan, "urte historikoa" izango da udalerriko kirolarentzako 2005 urtea, Getxo Kirolak izeneko elkartea sortuko dutelako. Horrek Andra Mari, Fadura eta laster zabalduko duten Gobela kiroldegia hartuko ditu. Hezkuntzari dagokionez, bi miloi eurotatik ikastetxeetako mantentzeko-lanetarako bideratuko da diru gehiena. Kultura Arloan, berriz, jarraikortasuna eman nahi diote egungo politikari, "orain dagoen eskaintza zabala sendotuz".