Metro Bilbaok prentsa-ohar bidez adierazi duenez, trenak goizaldeko ordu batetan hasiko dira ibiltzen, eta urte berriaren etorrera ospatuko duten 60.000 bat lagunen mugitzeko beharrak beteko dituzte.
Hiruak arte 5 minuturo ibiliko dira metroak tarte amankomunean (Bolueta-San Inazio), 10 minuturo Urbinagara eta Bidezabal bidean eta 20 minuturo Plentzia norabidean.
Hiruetatik seiak arte, berriz, 10 minuturo ibiliko dira metroak Bolueta eta San Inazio artean eta 20 minuturo gainontzeko tarteetan.
Azkenik, seietatik bederatziak arte 5 minuturo ibiliko dira metroak Bilboko tartean, 10 minuturo Bidezabal bidean eta 20 minuturo Plentzia eta Urbinaga norabideetan.