Hain zuzen ere, Miguel Peralta Utrera Lur-Armadako tenientearen hilketagatik epaitu zituzten beste hiru alusatuek deklaratu zuten Arri Pascualek ez zuela parte hartu atentatu hartan, Mexikon zegoela eta torturen ondorioz eman zutela haren izena, "Gara"ren arabera. Epaiak dioenez, gainera, Fiskaltzak aurkeztutako frogek "ez dute berme nahikorik".
Estradizio eskaerak
Beste alde batetik, Frantziak onartu egin du Algortako presoaren kontrako lehen estradizio eskaera, FNAC izeneko Medrileko merkatalgune baten aurka ipinitako bonba-autoa dela eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ agerkari elektronikoaren (2004 Abe 24) bidez jakinarazi duenez. "Bigarren estradizio zabalpenaz oraindik ez dakigu zer erabaki duten, baina aurrenekoa ikusita hortik joan daitekeela pentsa daiteke. Beraz, 'Muni' akusazio horiengatik ere epaitu ahal izango dute Espainian" diote amnistiaren aldeko mugimendukoek.
Izan ere, abenduaren 8an eta 15ean bista bana izan zituen Parisen Arri Paskualek. Biak estradizioa eskatzekoak: lehenengoa aipatu merkatalgunearen aurkako atentatuagatik eta bigarrena Aznarren kontra egindakoagatik.
Epaiketa honen inguruko berriak:
Gaur jarraitu behar du Albaro Arriren aurkako epaiketa (2004 Abe 20)
Gaur eta bihar du epaiketa Albaro Arrik (2004 Abe 09)
Aurreko epaiketaren inguruko berriak:
Albaro Arri Algortako euskal presoari 10 urteko espetxe zigorra ezarri diote (2004 Aza 21)
Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)
Atzeratu egin da Albaro Arri preso algortarraren aurkako epaiketa (2004 Urr 02)
Urriaren 1ean epaituko dute Madrilen Albaro Arri preso algortarra (2004 Ira 17)