Zarraoak ez dio Getxo Biziari hitz egiten utzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 30a, 19:04
Atzo iragarri bezala Getxo Biziak 2005eko udal aurrekontuen osotasunari emendakina aurkeztu dio udal batzarra hasi baino lehenago. Testua idazkaria eta alkatearen eskuetara iritsi da, baina Zarraoa alkateak ez dio Getxo Biziako hautetsia den Pili Askorbebeitiari gure proposamena irakurri eta azaltzeko hitza eman.
Beste talde politiko guztien txandak bukatu direnean Getxo Biziako kideok hitz egiteko aukera eskatu dugu, baina hitza ukatzeaz gain, Zarraoa alkateak gu kaleratzeko agindua eman dio udaltzaingoari. Apartheid politikoa aurrekontuak guztiekin eztabaidatu gabe eta benetako gehiengoa izan gabe onartzeko baliatzeaz gain, EAJ, EA eta EBk osatzen duten Udal Gobernua egunez egun bazterketaren eragile aktiboa bilakatzen ari da eta PP eta PSOE faxistek eman dieten rol zikina zintzoki betetzen ari dira.

Getxo Biziak aurkeztutako emendakina irakurri:

2005eko udal aurrekontu orokorraren osotasunari emendakina


Gaiaren inguruko berriak:

EAJk, EAk eta EB-Berdeakek aurrekontu baztertzaileak aurkeztuko dituzte (2004 Abe 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun