Bizitza kalitatea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 30a, 19:53

2005eko udal aurrekontuak iazkoaren aldean %6ko murrizketa aurreikusten du, inbertsioen atala jeitsi egingo baita, Itzubaltzeta / Erromoko Gobela kiroldegia eraikitzeko lanen tamainekoak datorren urtean amaituko direlako, eta horiek dirukopuru handiak behar izan dituztelako.

Hala ere, Iñaki Zarraoak azaldu bezala, 2005ean zehar 2.312.000 euroko inbertsioak egingo dira eta beste herri erakunde batzuek inbertsio garrantzitsuak ekarriko dizkiote Udalari, hala nola, Eusko Jaurlaritzak egingo dituen Alango-Algortako osasun zentroa eta Arriluzen bidaiarientzako gurutzuntzien kaiarena. Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, Zugazarte Etorbideko bidea txukunduko du.

Gizarte Ekintza

Ardatz estrategiko ezberdinei dagokienez, Gizarte Ekintzarako 9.750.000 euro emango dituzte, 2004an baino %13 gehiago, "auzokide behartsunenen behar oinarrizkoenei erantzuna emateko eta bere gizarteratzea bultzatzeko". Iñaki Urkiza Gizarte Ekintzako eta Etxebizitza zinegotziak aurrekontuen "izaera solidarioa" azpimarratzen du "getxoztarren bizimodua hobetzen dutelako, bereziki zailtasun handienak dituztenena". Etxe laguntza zerbitzuak, "EAEn dagoen onena" da Urkizaren hitzetan. 1.600.000 euro jasoko ditu.

Bestalde, aurrekontuek 1.200.000 euro zuzenduko dituzte babes ofizialeko etxebitzak eraikitzeko orubea erosteko. Honi dagokionez, alkateak udal orube batzuen eta jabetza pribatuko beste batzuen trukea ere aipatu du, honi esker, babes ofizialeko beste 54 etxebizitza gehiago eraki ahal izango dituztelako.

Garapen lankidetza

Garapen lankidetzarako 513.000 euroko diru kopurua egongo da. "Hazkunde nabaria" udal arduradunen hitzetan, "eta ondorioz helburu horretara udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko asmoari eutsi dio Udalak". Berrikuntzen artean, GKEekiko lankidetza erakundea sustatzea, Udalaren lankidetza eredua zabaltzeko aldizkari baten argitalpena, egitasmorik garrantzitsuak ebaluatzeko prozesua abiatzea eta urte askotako egitasmoeentzako dirulaguntzak gehitzea aipatu dituzte. Datorren urtea "Udal Gaztedi Zerbitzuaren garapen-hasierarena" izango da, aipatu dutenez.

Enplegua

Enplegu Arloak, 1.600.000 eurotako diru kopurua izango du, eta "lana lortzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei laguntzen jarraitzeko asmoa" du, Auzolan eta Getxo Activa bezalako egitasmoen bitartez. Azkenik, Jesusen Bihotza Udal Egoitzaren aurrekontuak %15,6ko hazkundea izango du, datorren urterako helburu nagusia, kudeaketa prozesuen. Erakunde horretako ardura duen Jose Ramon Bilbao zinegotziak azpimarratu duenez, "zerbitzuaren bikaintasuna" lortzeko asmotan dabiltza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun