Gabon zaharrean ere euskal presoak Euskal Herrira!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 31a, 11:57

Hilabeteko azken ostiraleko mobilizazioen barruan eta gaurkoan Gabon zahar ospakizunarekin bat eginez, elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herri osoko auzo, herri eta hiriburuetan Etxerat elkarteak. Besteak beste, Uribe Kosta eskualdean 20:00etan da hitzordua, Leioako Boulevardean (brindisa eta guzti), Areetako Xake, Algortako Telletxe, Berangoko Gudari eta Sopelako Udaletxe enparantzetan, eta Armintzan. Gainera, ordubete lehenago taloak eskainiko dira Sopelako Mikelats herriko tabernan, errepresaliatuen alde dirua ateratzeko. Azkenik, Algortan, triki-bertso-poteoa egongo da elkarretaratzearen ostean.

Gaiaren inguruko berriak:

Sakabanaketa salatzeko manifestazioa egingo du AAMk - Berria (2004 Abe 23)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun