Gabon zahar gauean gozatzeko aukera ugari Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko abe. 31a, 12:49

Urte amaierako ohiko kotilioietara joan edota tabernaz taberna noraezean ibili nahi ez duten horiek hainbat aukera izango dituzte eskualdean Gabon zahar gauean ondo pasatzeko, kanpai hotsak entzun eta ordu gutxitara. Besteak beste, goizaldeko ordu batetatik aurrera, Ataque de nervios, Desquiciados, Pabellon 3/14, Cadena del WC, Ketesnukas eta Ultima Neurona taldeek joko dute Udondo gaztetxean antolatutako kontzertuetan.

Sopelako Kovalum tabernan, berriz, Stoned Again, Alter Intermusic eta Riders of Vinyl musika taldeak egongo dira entzungai ordu bata t'erdietatik aurrera. Eta Sunset-en house festa egingo dute.

Azkenik, Gabon zahar jaia antolatu dute Itzubaltzeta gaztetxean, ordu bietatik aurrera. Gainera, nahi duena mozorrotuta agertu daiteke, eta parranda goiza heldu arte luzatuko da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun