Aurtengo Gabon jaietarako
Eusko Jaurlaritzak iradokitako ordutegi zabaltzea murriztuta izango dute Getxo udalerriko ostalaritza establezimenduek. Iñaki Zarraoa alkateak kaleratutako
bandoan azaltzen denez, "itxierako ordua gutxitua eta murriztua dago eta abenduaren 31 eta urtarrilaren 5ean bi ordu gehituko zaizkio bakarrik itxierari, EAEn Gabon jaietarako arautatakoaren arabera". Gainontzeko egunetarako ordu-tarte orokorra bere horretan mantenduko da, toki eta establimendu mota bakoitzari ezarri zaizkion arauek agindu bezala. Hortaz, bestelako egunetan goizaldeko ordu batetan itxi behar duten tabernek hiruak arte egon ahal izango dira Gabon zahar gauean. Eta hiruak arte egoten direnak bostak arte.