Asteburuan zehar hamaika lagun atxilotu ditu Ertzaintzak EAEko errepideetan, edari alkoholikoen eraginpean gidatzea egotzita. Bilbo, Arrigorriaga, Elduain, Artzentales eta Hondarribian ez ezik, Uribe Kostako Getxo eta Berango udalerrietan izan ziren larunbateko atxiloketetatik bi. Getxon izan ezik, auto-istripuetan nahasita egotea leporatzen diete atzemandakoei.
Igandean, berriz, alkoholemia frogan positibo eman zuten Erriberagoitia, Andoiu, Alegia eta Basaurin, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.