Enekuriko errepide alboko etxeak botako dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 4a, 14:30

Enekuriko arau subsidiarioak onartu berri ditu behin-behinean Erandioko Udalak, bertan 126 etxebizitza egitea ahalbidetuko dutenak (horietatik %20 babes ofizialekoak). Hori dela eta, errepide parean dauden hamar bat etxe botako dituztela iragarri dute.

Bizpahiru urtetan Enekurin 126 etxebizitza eraikitzea aurrikusten du Erandioko Udalak, horietatik %20 babes ofizialekoak. Horren ondorioz, zonaldean jada existitzen diren etxeetako batzuk hustu eta bota egingo dituzte, arau subsidiario berrien ondorioz gaur egun daukaten kalifikazioa galduko dutelako, hiri-lurtzat hartzen dituena alegia. Aipaturiko lurren gaineko txostena eskatu zion Erandioko Udalari IHOBE Eusko Jaurlaritzako ingurumen jarduketarako sozietate publikoak, kutsatuta egon zitezkeelakoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun