Getxoko PPk "2005. urte zoriontsua" opa dio Branka elkarteari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 4a, 22:36

Gezurra ematen badu ere, "Getxoko Udaleko Udal Talde Popularrak 2005. urte zoriontsua opa dizue" da Getxoko popularrek Branka Kultur Elkarteari erdaraz bidalitako mezua. Izkribua boligrafoz eginda zegoenez, helbidea bezala, ez dago akats informatikoa izateko aukera handirik. Era berean, gabonetako txartela 2005ean heldu da, ez abenduaren 28an. Baltasar Garzonek Branka elkartearen egoitza jarri zuen bahiketapean Herriko tabernen auzian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun