Karrika konpartsak martxa antolatu du kostan zehar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 5a, 12:01

Algortako Karrika konpartsak hurrengo barikurako (urtarrilak 7) antolaturiko ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Hain zuzen ere, Plentziaraino ibilaldia egingo dugu, Uribe Kostako itsaslabarretatik. Konpartserook goizeko bederatzietan gaude geldituta Algortako Txiki-Otaegi enparantzan martxa hasteko. Ondoren, bazkari herrikoia antolatu dugu Txiki-Otaegin bertan. Horretarako zeozer eramatea eskatzen diogu jendeari. Bazkaldu ostean, bideoemanaldia egongo da.

Pare bat urte

Karrika konpartsa duela pare bat urte sortu zen Algortako Portu Zaharreko jaietan parte hartzeko. Hala ere, denboraldi batean nahiko geldi egon da. baina berriro ere indarrez josita gaude eta lehen aipatu bezala hurrengo barikuan ekimen bat antolatu egin dugu.

Gazte orori luzatzen diogu deia ekimen honetan parte hartzeko eta Karrika konopartsan ere aritzeko, gazteok eta gazteontzat egindako aisialdi alternatiboa bultzatzeko, kultura globalizatutik at, euskal kultura bultzatuz.

Harremanetan jartzeko:

e-mail: algortakarrika@gaztesarea.net
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun