"5.000 euro baietz!" ekimena abiatu dute Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 5a, 12:46

2001eko hauteskunde egunean, Carlos Iturgaizen aurrean, Haikaren ilegalizazioa eta hogei bat kideren atxiloketa salatzeagatik Areeta eta Itzubaltzeta / Erromoko hiru gazteri jarritako izuna eta epaiketako gastuak ordaintzeko "5.000 euro baietz!" ekimena abian jarri du bertoko ezker abertzaleak, gaztetxearen laguntzaz. Besteak beste, gaur 21:00etan hasita Itzubaltzeta gaztetxean ospatuko duten "Sospetxos@ (sic) gaua" izango da aipatu kanpainaren lehendabiziko ekintza. Horrekin batera, itsulapikoak jarri dituzte hainbat tabernetan, dirua biltzeko. Era berean, kontu korrontea zabaldu dute BBKn, norberak bere laguntza emoteko: 2095-0093-60-9106492564.

2004ko irailaren 29an zen egitekoa Asier Polo, Arkaitz Bolunburu eta Fernando Aldunza gazteen kontrako epaiketa, baina hasi baino lehen bukatu zen. Izan ere, aurrekaririk ez zutenez, bakoitzarentzat 21 hilabeteko espetxe zigorra (bete behar izan ez dutena) eta 3.500 euroko isuna adostu zuten Jone Goirizelaia gazteen abokatuak eta fiskalak.


Gaiaren inguruko berriak:

Hiru gazteen aurkako epaiketa "onartezintzat" jo du Erromoko Ezker Abertzaleak (2004 Ira 29)

Iturgaiz iraintzeaz akusatutako gazteak fiskaliarekin akordio batera heldu dira (2004 Ira 29)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun