Igandean ongi etorri ekitaldia egingo diote Iñaki Sanchez preso ohiari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 5a, 16:45

Itzubaltzeta / Erromoko ezker abertzaleak ongi etorri ofiziala antolatu du Iñaki Sanchez Melendo "Peke" kartzelatik irten berriaren omenez. Ekitaldia igande honetan, urtarrilak 9, burutuko da Itzubaltzeta / Erromoko Gobelaurre parkean, Itzubaltzeta gaztetxean eta herrian zehar.

Ongi etorri ekitaldien egitaraua goizeko 11etan hasiko da, Gobelaurre parkean izango den ekitaldi politikoaren bidez. Ondoren, 12:30ak aldera, trikipoteoa egingo da herriko tabernetatik. Azkenik, herri bazkariarekin beteko dute sabela bertaratuek. Bazkariko txartela salgai dago Branka herriko tabernan 6 euroen truke.

Sanchez Melendo Itzubaltzeta / Erromoko presoa abenduaren 28an irten zen Leongo Mansilla kartzelatik, uste baino lau egun lehenago.

Gaiaren inguruko berriak:

Sanchez Melendo dagoeneko etxean dago (2004 Abe 29)

Goizaldeko ordu bata t'erdiak aldera helduko da etxera Iñaki Sanchez Melendo (2004 Abe 28)

Dagoeneko kalean da Iñaki Sanchez Melendo (2004 Abe 28)

Iñaki Sanchez Melendo urtarrilaren 1ean kaleratuko dute (2004 Abe 27)

Iñaki Sanchez Itzubaltzetako presoari bisitak gehiago murriztu dizkiote (2004 Aza 01)

Baliteke azarorako kalean egotea Iñaki Sanchez Erromoko presoa (2004 Urr 28)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun