Ertzaintzak atxilotuak 18 urtetako M.G.M. leioztarra eta 25 urtetako G.P.P. getxoztarra direla jakinarazi du. Era berean, Polizia autonomikoaren arabera, gertaerak goizeko 3:10etan izan ziren, Itzubaltzeta / Erromoko Santa Eugenia kalean. Lekukoek zehaztutakoagatik erasoa taberna baten aurrean izan zen, Amaia etorbidea eta Santa Eugenia kalearen bidegurutzean.
Zauritutakoa Gurutzetako ospitalera eraman zuten anbulantziaz, aurpegian zaurituta zegoela. Era berean, Ertzaintzako agente bat ere zaurituta izan zen, Barne sailak emandako informazioen arabera.