"Sutsuki" gaitzetsi du PSE-EEko egoitzan gertatutakoa Imanol Garai Sopelako alkateak. Bere ustez, "erabateko koldarkeriaz eta gauaren babespean egindako erasoa da. Gainera, horrela ez dago herri honetan ezer lortzerik, ezta gainontzekoetan ere". Hori dela eta, horrelakoei aurre egiteko tresnarik egokiena elkarrizketa dela dio.
Gaiaren inguruko berriak:
Sopelako PSE-EEko egoitzan lehergailua jarri eta bertoko eta Algortako batzokietan pintadak egin dituzte
Imanol Garai Sopelako alkateak deituta, datorren astelehenean bilduko da Bozeramaileen Batzordea, Errege-egunaren bezperan izandako PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko asmoz. EAJko zinegotziek osatzen duten Udal Batzarrak deitoratu egin du dagoeneko urtarrilaren 5ean gertatutakoa. Euren hitzetan, "Sopelako Udal Batzarrak herrian izandako bizikidetza demokratikoaren aurkako eraso higuingarriak gaitzesten ditu eta horien egile koldarrei mespretxua erakutsi nahi die, baita horiek bultzatu edota deitoratzeko gai ez direnei ere".