Auzolanetan dabiltza Itzubaltzeta gaztetxeko gazteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 7a, 16:07
Itzubaltzeta gaztetxeko sabaia eta bigarren solairuko zorua konpontzeko asmoz, herritarrei auzolanean aritzeko deia egin diete gaztetxeko kideek. Izan ere, orain arte hainbat asteburu eta jai egun eman dute aipatu zoruan egur ustelduak kentzen eta berriak jartzen. Gazteek solairu hori erabilgarria izatea ahalik eta lasterren nahi dute, gaztetxeak antolatzen dituen ikastaro guztiek beren lekua izateko. Deialdiaren arabera, goizeko 10etatik aurrera gaztetxetik pasa daiteke lagundu nahi duenak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun