Egun, Berangoko Udalak ez digu inolako alternatibarik eskeintzen gazteoi. Horregatik sistematik at dauden bizi eredu askeak bultzatu behar ditugu. Horretarako, biderik egokiena autogestioarena da. Gazteok sistemak inposaturiko eredu arrotzak apurtu behar ditugu, eta gureak eraiki behar ditugu. Guztion indarrez eta ilusioz lortuko dugu Berangon gazte uholde indartsu bat, gune askeak eraikitzeko prest dagoen gazte uholdea eta erasoei erantzungo dion mugimendu herrikoia.
Gaiaren inguruko berriak:
Berangon gaztetxea ireki dute
Berangoko gazteok jada Euskal Herri osoan zehar abian den autogestioaren eta okupazioaren mugimenduan murgildu gara. Gure herria berpizteko itxaropenarekin gazte asanblada sortu dugu eta, guztion indarrez, etxe bat okupatzea lortu dugu.