Berangoko gaztetxea desalojatu zuten bart

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 8a, 13:45

Atzo bertan okupatutako Berangoko gaztetxea desalojatu zuten udaltzain eta ertzainek gaueko 9:00ak aldera. Polizia kide andana inguruan eta gaztetxea babesteko tresneriarik gabe zeudela ikusita, gazteek batzar azkar batean eraikina uztea erabaki zuten. Baina, dena den, ertzainek 20 bat gazte identifikatu zituzten Santana auzoko gaztetxean, abian jarritako salaketa dela eta. Berangoko Gazte Asanbladak lan egiten eta lokalak bilatzen jarraituko dela adierazi du. Era berean, adi egoteko deitu du eskualdeko gazteria, atzoko okupazioak eduki ditzakeen ondorio juridikoen aurrean erantzuteko.

Gaiaren inguruko berriak:

Berangoko gaztetxea abian!

Berangon gaztetxea ireki dute
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun