Metroa Etxebarri eta Sestaora ailegatuko da arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 8a, 14:50

Gaur 15:00etan irekiko ditu Metro Bilbaok Sestao eta Etxebarriko geltoki berriak. Dena den, gaur goizean lehenengo bidaiariak izan dira bertan, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak inauguratu baitu linea berria zabaltze-ekitaldian.

Arratsalde honetatik aurrera Uribe Kostako biztanleek metroa erabili ahal izango dute Etxebarri eta Sestaora bidaiatzeko.

Metro Bilbaok egindako kalkuluen arabera, 4,5 milioi bidaiarik erabiliko dituzte urtero bi geltoki berriak. Horrela, urtean zehar 80 milioitik gora lagunek erabiliko dute garraiobide hori.

Santurtzi izango da hurrengo helburua, 2008. urtearen erdi aldera irekiko baitute geltokia han eta bi urteren buruan Kabiezen. 2011n Basaurira helduko omen da metroa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun