Gabonetako zuhaitzak batu eta mendian landatuko ditu Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 8a, 15:21

Uribe Kostako biztanleek datozen egunotan beren gabonetako zuhaitzak birziklatzeko aukera izango dute. Urtarrilaren 10 eta 11n, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak batuko ditu data hauetan etxe askotan erabiltzen diren zuhaitzak. Bildutako guztiak Bizkaiko basoetan landatuko dira hazi daitezen.

Nekazaritza Sailak Uribe Kostan jarritako bilketarako tokiak hiru dira. Erandion, udaletxean utzi ahal izango dira zuhaitzak. Gabonetako zuhaitzak lagatzeko beste lekuak Negurin dagoen Getxoko udaletxea eta Algortako Geltoki plaza dira. Jakina, zuhaitzak benetakoak izan behar dira eta ez plastikozkoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun