Urtarrilaren 5a noiz helduko ibiltzen dira, egunetik egunera, neska-mutiko guztiak. Zer dela eta?, pentsatuko duzue. Ba, argi dago! Erregeen Kabalgata ikusi arte geldiezinik ibiltzen dira Melchor, Gaspar eta Baltasar noiz agertuko. Ondoren, poltsikoak gozokiz gainezka dituztela, arrapaladan bueltatzen dira etxera, eskutitza idatzi, zapatak ondo garbitu eta izara artean gozo-gozo lo egiteko.
Zer gertatuko litzateke Erregeak urtarrilaren 5ean etorriko ez balira? Oparirik gabe, pozik eta alai ibiliko lirateke txikiak? Ez dut uste. Oporretan euren opariekin disfrutatzeko aukera kenduko genieke. Gainera, haurrek beharrezkoak dituzte jolasak apurka-apurka ikasten joateko.
Errege-eguneko opariekin ederto pasatzen dute euren artean neska-mutikoek. Ez da bidezkoa irribarre horiek zapuztea, urtebete itxaroten egon ostean. Horrelako egun gehiago egon beharko lirateke!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.