Umeentzako asteburua egingo du Bapirukek Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 8a, 18:01
Urtarrilaren 22an eta 23an, Bapiruke asteburua antolatu du Gipuzkoako Larraul herrian Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak. Besteak beste, 135 biztanle dituen txoko natural honetan, ingurugiro tailerrak, jolasak eta Murgil menditik zehar ibilbideak egiteko aukera izango dute izena eman nahi duten 5etik 12 urtetara bitarteko umeek. Bizarra Lepoaneko bazkideek 45 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez-bazkideek 60 euro.
Bapiruke egitasmoa orain dela urte bat jarri zuen martxan Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak, ikerketa batez Getxoko udalerrian aisialdi talde euskaldunik ez zegoela ikusi zuenean.

Egitasmo horrekin hainbat helburu lortu nahi izan dute Getxoko euskaltzaleek. Besteak beste, honakoak:

- Getxon haurren aisialdi ekintzetan euskarazko hutsezko ekintzak garatzea eta eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera bultzatzea.

- Euskarazko ekintza hauek euskararen normalizazioa lortzeko tresna bezala erabiltzea eta Euskal Herriarekiko hurbilpen bat ematea.

- Ekintza osasuntsu eta dibertigarriak garatzea.

- Getxoko haurren arteko harremana estutzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu:

bizarralepoan@euskalnet.net
944 914 357 (11:00-13:00 / 18:00-20:00)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun