Bruselara bidaia karnetak han uzteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 8a, 21:11

Datorren otsailaren 19an, Estatu espainiarrean Europako Konstituzio bozkatuko da. Konstituzio horretan ez da bermatzen nazio eskubidea. Hori dela eta, Desobedientzialariak taldea, beren karneten kanpainaren barruan ekimen bat prestatzen ari da eta Audeterminazioaren Biltzarrak (ABK) taldeko desobedientzialariok parte hartuko dugu. Duela hiru urte ABKk egin zuen moduan, europarlamentari batzuei karnetak eramango dizkiegu otsailaren 12 eta 13ko asteburuan eta bide batez, ekimen errebindikatzaile publiko bat eta ekimen ludikoak antolatuko ditugu; musika, jakien dastaketa, eta abar.

Autobus bat bidali nahi dugu eta betetzen ari gara. Gurekin etortzera animatu nahi zaituztegu. Edonola ere, ekimen honetan parte hartu nahi duenari jakin arazi diezaiokezu. Autobusa betetzen bada eta orain arte jasotako diru laguntzei esker, biletearen prezioa 41 eurokoa izango da pertsona bakoitzeko. Hala ere, merketzen saiatzen ari gara. Mezu honen behekaldean telefono zenbaki bat eta bi posta helbide ipini dizkizugu. Etorri nahi baduzu, kontaktatu gurekin horietako baten bidez.

ABK: 943 320292 (Astelehenetan, 19:00etatik aurrera)

ABKko e-posta: abkmezu@euskalnet.net

Desobedientzialariak taldeko e-posta: desobedientzialariak@hotmail.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun