Horrela, Euskal Herriko eta kanpoko jendeari, euskal preso politikoek pairatzen duten egoera krudela eta Euskal Herriak egunero jasaten duen errepresio basatiari buruzko informazio zabala eskaintzen saiatuko gara egunero-egunero. Gainera, autopublikazio zutabe bat ezarri diogu webguneari bestelako talde, kolektibo eta pertsonek beren artikulu eta salaketak argitaratu ditzaten. Webguneko zutabe honetan parte hartzeko interesatuta egon zaitezketenoi, mesedez, webguneko helbide elektronikora (web@pat-eh.org) mezu bat bidaltzeko eskatzen dizuegu berba egin dezagun. Bestalde, Presoen Aldeko Taldeoi (PAT) buruzko informazioa ematen saiatuko gara: zer garen, zer egiten dugun, non borrokatzen dugun, mobilizazioak, kontaktuak...
Webgunea (http://www.pat-eh.org/) martxan jarri berritan dago eta beraz, zenbait atal bukatzeke daude. Hala ere, laster dena prest edukiko duzuela agintzen dizuegu!!
Bizkaiko unibertsitateetako