Atzeratu egin da PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko bozeramaileen batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 10a, 14:19

Gaur batu behar bazen ere, urtarrilaren 24an bilduko da Bozeramaileen Batzordea, orain bost egun izandako PSE-EEren egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko. Udaleko iturriek UKBERRIri jadierazitakoaren arabera, egun horretakoa ohiko bilkura izango da. Hortaz, eguneko gaien artean eztabaidatuko dute aipaturikoa. Agerkari digital honek batzarra zergatik atzeratu den argitzerik izan ez duen arren, Jose Maria Garzia sozialisten zinegotzia Madrilen dagoela argitu dute Sopelako PSE-EEkoek.

Gaiaren inguruko berriak:

Sopelako alkateak "sutsuki" gaitzetsi du PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa (2005 Urt 07)

Sopelako PSE-EEko egoitzan lehergailua jarri eta bertoko eta Algortako batzokietan pintadak egin dituzte (2005 Urt 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun