Getxoztarrak dira atxilotutako biak, 32 urteko L.D.T. eta 28 urteko R.M.R. hain zuzen ere. Lehenengoak legez onartuta dagoen alkohol tasa hirukoiztu egin zuen kontrola egin ziotenean, Getxoko Udaltzaingoak aditzera eman duenez. Bigarrenari, berriz, hainbat delitu leporatzen dizkiote, gidatzen ari zen motorra Areetako Lertegi kaleko garaje batetik lapurtu izana ere bai.
Zigorrak
Gogoratu behar da salaketa administratiboetako zigorrek hiru hilabeteko espetxe zigorra jasotzen dutela, eta 302 euroko isuna 0,25 eta 0,35 (0,15 eta 0,35 karneta berezia dutenenentzat) alkohol tasen artean daudenentzat, 480 eurokoa 0,56 eta 0,65 artekoentzat eta 602 euroko zigorra 0,66 baino gehiago ematen dutentzat.
Trafiko segurtasunaren kontrako salaketak, berriz, epaitegian ebazten dira, eta urte batetik lau urtetara gida-baimenik gabe geratzea ekarri ditzakete horiek.