Bilboko bizilaguna atxilotu dute Algortan bikotekidea erasotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 10a, 19:51
Getxoko Udaltzaingoak 33 urteko Bilboko auzokidea atxilotu zuen atzo gauean, bere bikotekideari jotzea leporatuta, Algortako Euskal Herria kaleko taberna batean zeudela. Emakumeak kolpeak jaso zituen buruan eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, bertan jarraitzen duelarik. J.R.A.O. erasotzailea, berriz, epailearen aurrera eraman dute. Horrelako gertaerengatik aurrekariak baditu.
Hasiera batean eztabaida zena emakumeenganako beste eraso bat bilakatu zen denbora gutxira. Biok taberna barruan zeudela gizonak emakumearen burua barraren kontra jo zuen, polizia iturriek jakinarazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun