Aipatu idatziaren bidez, egun hauetan izandako "biolentzia ekintza orori gaitzespena" adierazteko deia egin die auzotar guztiei Sopelako PSE-EEk, "gehiengo osoak nahi eta praktikan jartzen duen elkarbizitzaren alde eginez".
Gaiaren inguruko berriak:
Atzeratu egin da PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa gaitzesteko bozeramaileen batzarra
Sopelako alkateak "sutsuki" gaitzetsi du PSE-EEko egoitzaren aurkako erasoa (2005 Urt 07)
Sopelako PSE-EEko egoitzan lehergailua jarri eta bertoko eta Algortako batzokietan pintadak egin dituzte (2005 Urt 07)
Asteazken eta ostegun bitarteko gauerdian, bere egoitzan lehergailua jarri izana "beldurtzeko asmoz indarkeriazaleek egindako erasotzat" jo du Sopelako PSE-EEk. Prentsa ohar bidez adierazitakoaren arabera, "horrelako ekintzek euren egileak bizitza demokratikotik at uzten dituzte". "Mehatxu edota eraso koldarren gainetik, euren interesak defendatzeko sopeloztar guztiekin hartutako konpromisoa" mantenduko dutela nabarmendu dute sozialistek.