Hain zuzen, bakartze politika amaitzeko eta beren izaera politikoa aintzat har dezatela eskatzeko hasi zuten protestaldia. Betiere Euskal Herrian zabalik den prozesuan parte hartzeko eskubidea aldarrikatzen dute euskal preso politikoek.
Itxialdia hamar eguneko txandetan egingo dute, eta Huelvako, Algecirasko, Berlmarshko (Londres), Reclusorio Preventivo Norteko (Mexiko Hiria), Rouengo, Joux la Villeko, Bapaumeko eta Monseko eta Tournayko (biak ere Belgikan) espetxeetan kartzelatuta dauden 37 euskal preso parte hartzen ari dira. Ostiralean lehenengo txanda amaituko dute, eta kolektiboko beste preso batzuek hartuko dute txanda, beste hamar egunez.
EPPKren agiria
Gaiaren inguruko berriak:
EPPK itxialdian da, preso politikoaren estatusa eskatzeko - Berria (2005 Urt 05)
Astebete igaro da 37 presok itxialdiko lehen txanda hasi zutenetik, Astrabuduako Jon Bilbao Moro eta Algortako