Gaur arratsaldeko 19:30ean bilduko da Itzubaltzeta / Erromoko kultur etxean jaio berri den Europar Batasuneko Konstituzioaren kontrako herri plataforma. Plataforma hau Itzubaltzeta gaztetxean iragan den urteko azaroaren 30ean egin zen Europar Batasuneko Konstituzioari buruzko eztabaidan parte hartu zuten pertsona batzuen ekimenez sortu da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!