Bertrand Tavernier zinemagile frantsesaren "Ça Commence Aujourd´Hiu" (Gaur guztia hasten da) pelikula eskainiko dute bihar Leioako EHUko campuseko Areto Nagusian, 12:00etan hasita. Filma azpitituludun jatorrizko bertsioan emango dute. "Conan Kapitaina" edo "D'Artagnanen alaba" bezalako filmeen zuzendaria da Tavernier, eta 1999an zuzendu zuen pelikula hau. Phillipe Torreton, María Pitarresi, Nadia Kaci, Veronique Ataly eta Francoise Bette dira aktore nagusiak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!