Bilbaok berak atzo argitu zuen ez zekiela lanak noiz hasiko diren, baina proiektuak aurten egingo direla agindu zuen. Aldiz, normalean proiektu bat idazten denetik lanak hasi arte bi urte pasa daitezkeela jasotzen du gaur "El Correo Español"-ek.
Maidagan, Urduliz eta Iberberango
Maidagango kasuan oinarrizko proiektua eginda dago eta txostenean trenbidearen 600 metro estaltzea jasotzen da. Era berean, Iberberangoko etorkizuneko geltokia eraikitzea aurreikusten du. Proiektu osoa garatzeko 28 hilabete beharko lirateke. Urdulizen aldiz, ez dago inolako proiekturik eta trenbide-pasagunea estaltzeko "seguraski geltokia ere lurperatu beharko litzateke", Jose Luis Bilbaoren arabera.
Bi trenbide-pasaguneetan egin beharreko lanen aurrekontua 21 milioi euro inguruan dabil. Diru kopurua hain handia izateak eragin du orain arte Bizkaiko Garraio Partzuergoak lanak atzeratu izana. Erakunde horren filosofiaren arabera, Metro Bilbaoko 1.go eta 2. trenbideen lanak bukatu arte ezinezkoa zen garrantzi handiko bestelako proiektuetan sartzea, enpresa publikoak ezin ordaindu ibiliko zelako. Tartean Getxoko Udala, Bizkaiko Batzar Nagusiak eta EAEko Legebiltzarrak lurperatzearen alde onartutako mozioak ere ez ziren bete.
Urte bat negoziatzen
Orain akordioa egon bada, Jose Luis Bilbaok atzo esan zuen bezala, Aldundiaren ekimenaren esker izan da. Erakunde forala eta Eusko Jaurlaritza gai horren inguruan negoziatzen egon dira azken urtean, baina orain arte ez dute publikoa egin nahi izan ilusio faltsuak ez sortzearren. Bestalde, lurperatze lanak finantzatzeko noiz arte ordaindu behar izango duten Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak ez dago argi.
Gaiaren inguruko berriak:
Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)
El paso a nivel del metro en la calle Maidagan de Getxo desaparecerá en 2007 tras ser soterrado (Deia)
La Diputación se compromete a soterrar los pasos a nivel de Maidagan y Urduliz (El Correo Español)