AmatauTB taldeak Cortes kalea 29, 3. solairuan duen lokalean jarri dute hitzordua Leioako hacklabekoek. Deitutakoak 16 izan badira ere, argi utzi dute bere burua elkarlan horretan ikusten duen oro gonbidatuta dagoela.
Metabolik HackLabek bidalitako gonbitearen testu osoa
Metabolik BioHacklabean gure antzeko jokaerak, pentsakerak eta ekintzabideak dituzten taldeekin harremanetan jarri nahian gabiltza.
Ez dakigu zuen taldean nolako dinamika izango duzuen, baina gurean ideia eta proiektu oso interesgarriak ditugu (hori da gure ustea behintzat), baina zoritxarrez, ekimen guzti horiek aurrera eramateko ez dugu nahiko jende/denbora/indarrik. Agian, proiektu zehatz batzuetan indarrak batuz gero eraginkorragoak izango ginateke eta oiartzun handiagoa lortuko genuke. Hori bai, uneoro talde bakoitzaren autonomia errespetatuz.
Elkarrekin zer egin dezakegun aztertzeko, zeintzu ekintza/pentsakera motatan bat etortzen garen jakiteko eta praktikan nola elkarlanean aritu erabakitzeko, datorren larunbatean Bilbon ospatuko diren a-n-t-e-n-a-k
jardunaldiak eta teknologia eta gizarte-mugimenduen jardunaldiak aprobetxatuz, denok batera biltzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Eguna: Azaroak 13, larunbata
Lekua: Cortes kalea, 29 - 3. solairua. Bilbo. (unibertsitate-egoitzaren aurrean)
Heltzeko mapa sarean:
Proposatutako gaiordena:
- Bertaratutako talde bakoitzaren aurkezpen txikitxoa, minutu batekoa.
- Ekintzabideak. Noruntz jo nahi dugun bakoitzak eta nolako ekintza motak egiteko prest gauden.
- Gutxienezko koordinazioa. Adibidez, talde bakoitzean arduradun bat egotea bitartekari lana egiteko...
- Proposamen zehatzak eta egingarriak:
Money4them
Software librea sustatzea
Ezagutza gizarteratzea
Sistema Eragile Librea euskaraz (X-Evian...)
Copyleft-eu
Bileran eztabaida ideologikoa saihestu nahi dugu, gu batzearen helburua ez baita hori: talde bakoitzak balore eta filosofia oso ezberdinak izan ditzake. Epe ertainean edo luzean jarraitu beharreko estrategiari buruzko eztabaida ere saihestu behar dugu. Helburua batzen gaituzten gaiak jorratzea da eta ekintza zehatzak elkarrekin nola burutu erabakitzea.
Gonbite hau luzatzen diogun taldeen zerrenda irekia da eta norbait falta dela baderitzozue jarri ezazue jakinaren gainean mesedez:
* Hacklab Donostia >> hl-donostia@listas.sindominio.net
* Kakelbont hacklab Gasteiz >> kakelbont@listas.sindominio.net
* Hackresi (Iruñea) >> hackresi@euskalgnu.org
* Hacklab Sorgintxulo >> sorgintxulo@split.homeip.net
* Metabolik BioHacklab >> hacklab-leioa@listas.sindominio.net
* E-Ghost (Deustuko unibertsitatea) >> eside-ghost@deusto.es
* Itxas (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola) >> itsas@bipt106.bi.ehu.es
* Librezale (software librea euskaraz) >> librezale@librezale.org
* EuskalGNU (software librea euskaraz) >> elkarteak@euskalgnu.org
* Euskalug (LUG Ipar Euskal Herria) >> eusk@abul.org
* Glub (LUG Bizkaia) >> glub@listas.ulpgc.es
* GULA zale (LUG Araba) >> gula@listas.gula-zale.org
* GRULIN (LUG Nafarroa) >> grulin@listas.hispalinux.es
* Copyleft-eu >> copyleft-eu@listas.sindominio.net
* Copyleft-Getxo >> ikalbeniz@tiarramedia.org
* Indymedia Euskal Herria >> imc-euskalherria@lists.indymedia.org
Larunbatera arte!!