Ojinagak adierazi duenez, Bilbo eta Plentzia arteko metro bidaiak egiteko Uribe Kosta bidaiaren kopurua handia ikusita, Metro Bilbaok "ordutegi arruntean unitateen kopurua handitzea beharrezkoa bihurtu da"
Behar diren gestioak
Era berean, EB-Berdeak taldeko bozeramaileak norberaren kotxea ez erabiltzeko tresna baliogarria jo du metroa, baina horretarako maiztasuna handitu behar dela esan du. Horregatik deia egin dio EAJk osatutako Sopelako Udal gobernuari Metro Bilbaorekin "behar diren gestioak" egiteko.
Egun, 18 minuturo gelditzen dira metroak Sopelan eta Larrabasterran, eta Etxebarri eta Sestaoko geltokiak zabaldu baino lehen 20 minutukoa zen itxaronaldia.