Paco Bartolome taldeko buruak, azpimarratu duenez, 2005ean zehar ziurrenera hiruhileko guztietan ekitaldiak izango diren arren, norgehiagoka hau izango da ekitaldirik garrantzitsuena daukan aurrekontu handiagatik". Hain zuzen ere, 6.000 euroko dirulaguntza eman die Getxoko Udalak. "Horretaz gain, kirol arloari dagokionez, indartsuak dira bi arerioak, nabarmendu duenez.
Argentina, talderik indartsuenetakoa da mundu mailan, eta Euskadirekin indarrak neurtzea onartu du Europan dagoelako egunotan Tunezen jokatuko den Munduko Txapelketa prestatzen. Bartolomeren hitzetan, argentinarrek ospakizun honekin bat egitea erabaki dute gurea bezalako talde xume batek 25 urte betetzen dituelako.
Etxean Euskadi nagusi
Bi taldeek askotan jokatu dute elkarren aurka, baina argentinarrek orain arte ez dute Euskadi etxean irabazterik lortu, Jose Ignacio Altube taldeko hautatzaileak azpimarratu duenez. Euskal Selekzioak Errusiaren aurka joandako abenduaren 27an jokatu zen partidan eman zuen neurria emango duelakoan dago Altube.
Erromo ETk aurtengo aurreikusi duen egitarau bereziak, besteak beste, Eskubaloi-txiki izeneko txapelketa, Gabonetako ohikoa eta taldearen 25 urteko historiari buruzko argazki erakusketa hartzen ditu.