Autobus batek su hartu du Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 12a, 18:52
Bizkaibus enpresako autobus batek su hartu du gaur goizean Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campuseko aparkalekuan, antza, motorran arazoak izan ondoren, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez. Ezbeharra 8:55ak aldera izan da. Ordu horretan autobusa bertan aparkatuta zegoen eta, bat-batean, su hartu du. Suhiltzaileak berehala agertu dira gertaeraren lekuan eta, 15 minutu igaro ondoren, sua itzali dute. Autobusak kalteak izan ditu atzeko aldean, motorra dagoen tokian bertan, hain zuzen ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun