Zarraoak Maidaganen egingo diren lurperatze lanekin bere poztasuna agertzeaz gain "Udalaren eskaera sistematiko bati" erantzuten duela gogoratu du. Era berean, bertako trenbide-pasagunea desagertzeko proiektuan parte hartzeko asmoa duela azaldu du alkateak. Getxoko udala Getxo osoko metro ibilbidea etorkizunean lurperatu ahal izateko eta Maidaganen helburu hori betetzeko trabarik ez sortzeko arituko da.
Getxoko alkateak azaldu duenez, Ibaizabalgo "eskuinaldean metroak Bilbo eta Plentzia arteko trenbidearen oinordetza jaso zuen, eraikuntza azkarragoa bermatzeko", baina gaur egun trenbidea "komunikaziorako hesia eta zarata-gunea" bilakatu da.
Gaiaren inguruko berriak:
Maidagan eta Urdulizko trenbide-pasaguneak 2007an lurperatuko dituzte (2005 Urt 12)
Aldundiak Maidagan eta Urdulizen trenbidea lurperatuko duela iragarri du (2005 Urt 11)
El paso a nivel del metro en la calle Maidagan de Getxo desaparecerá en 2007 tras ser soterrado (Deia)
La Diputación se compromete a soterrar los pasos a nivel de Maidagan y Urduliz (El Correo Español)