Eskainiko diren filmak hauek dira: Segio Garcia zuzendariaren San Salvador, 19 minutuko iraupenarekin; Roswita Menzel alemaniarrak zuzendutako Sing, Sing, Sing, 12 minutukoa; Navav Gal israeldarrak zuzendutako A different war, 15 minutuko iraupenarekin; eta azkenik, Eiseu Blay zuzendariaren Sentenciados sin juicio, 52 minutukoa.
Bazterketarekin amaitu
Getxo udalerria jaialdi honetan parte hartuz, kultura arloari ekarpena egin ez ezik, gaur egun Euskal Herrian normalizatuta ez dagoen egoera agerian utzi nahi dugu, azaldu du gaur goizean Iñaki Zarraoak. Hain zuzen ere, Roberto Caston Zinegoak ´05eko zuzendariarekin bat etorri da Getxoko alkatea "tolerantzia, askatasuna, errespetua, eta pertsona guztiok eskubide berdinak izateko egin behar dugun bidea sustatzea dela helburua adierazteko orduan. Castonen hitzetan, "gaur egun egiten diren filmek gay, lesbianak, eta transexualak diskriminatzen dituzte, eta horrekin apurtu nahi du jaialdiak.
Imanol Landa Presidentzia zinegotziak jaialdia Getxora ekartzeko hiru arrazoi izan dituztela azaldu du: 2004urtean jaialdiak izan zuen arrakasta (bere kalitatearen adierazlea), aldarrikapena eta azkenik, kultura eta aisialdiaren bidez gazteak aberastea. Izan ere, "gai hau jorratzen dituzten filmak ez daude zine komertzialetan ikusgai, eta honek interesa piztu egiten du", udal arduradunen hitzetan.
Gaiaren inguruko berriak:
Getxo, Leioa, Berango eta campusa ere hartuko ditu Zinegoak 2005 jaialdiak (2005 Urt 11)