Leioako Udalak Sakoneta polikiroldegiko zerbitzu batzuk lehiaketara atera ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 12a, 22:35

Leioako Udalak lehiaketara atera du Sakoneta polikiroldegiko fitness eta muskulazio-zerbitzuen ustiapena eta kudeaketa. Lehiaketa iragan den urtarrilaren 3an ireki zen eta datorren astelehenean, urtarrilak 17, beteko da eskaintzak aurkezteko epemuga. Espedientean ez da zehaztu gutxienezko edo gehienezko diru-kopururik eta ustiapen epea egingo den inbertsioaren arabera izango da. Epe laburrena bi urte eta erdi litzateke eta zabalena hamabi urte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun