Txotx garaia hasi da sagardotegietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko urt. 12a, 23:05

Astigarragako Petritegi sagardotegian eguerdian egin dute ekitaldi berezia eta ondorengo asteetan jendez gainezka izango dira sagardotegiak. Aurten Ainhoa Artetak izan du lehen aldiz "txotx!" esateko ardura. 2004ko uzta ugaria izan da. Loraldi oparoak ugari ekarri zuen sagarra, neurri justu xamarrekoa dena den. Aurtengo sagardoa egiteko erabili den sagarraren erdia euskal herrikoa da. Guztira 7.000 tona inguru eitb24.com-ek zabaldu duenez.

Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo sagardoa Astigarragan. Bertan ekoizten baita Euskal Herriko sagardoaren erdia. Aurten 15 milioi litro ekoiztu dituzte. Kolore berde horixkako sagardoa da, usain sakona du, fruitu berdearen ukituarekin.

Datozen hilabeteetan jende ugarik dastatuko du. Ezaugarriak primerakoak omen dira. Gaurkoan, Ainhoa Artetak egin du ohorezko txotxa. Ilusio berezia egiten omen zion, eta pozik hartu du oroigarria ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun