Mobilizazioak urtarrilaren 3an hasi ziren euskal preso politiko guztiek egin zuten plantoarekin. Horren ondorioz hainbat espetxetan zigorrak egon dira. Horien artean Orkatz Gallastegi dago zigortuta, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ (2005 Urt 13)agerkari elektronikoaren bidez adierazi duenez.
Gaiaren inguruko berriak:
Astebete egin dute itxita Bilbaok eta Garciak (2005 Urt 11)
Ezker abertzaleko plataformek euskal presoak Euskal Herriratzea eskatuko dute (2005 Urt 10)
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) abian jarritako "borroka iraunkorreko dinamika"ren barruan, Berangoko Orkatz Gallastegi Sodupek eta Sopelako Karlos Garrido Sanchezek hartuko diete txanda urtarrilaren 14an (ostirala) hamar eguneko itxialdia bihar amaituko duten euskal preso politikoei. Besteak beste, Algortako Gorka Garcia Sertutxa "Patas" eta Astrabuduako Jon BIlbao Moro egon dira lehendabiziko txanda horretan. Uribe Kostako bi presoekin batera, Frantziako Clairvaux, Nanterre, Osny eta Poissy; eta Espainiako Puerto de Santa Maria, Castello eta Almeria espetxeetako hainbat lagun egongo dira itxita. Hain zuzen ere, azken bi horietan daude Gallastegi eta Garrido, hurrenez hurren.