Gutxienez gizonezko bat itota furgoneta bat Bizkaiko Zubitik uretara erori eta gero

Ertzaintzak jakitera eman duenez, eguerdiko 13:40ean furgoneta bat erori da uretara Bizkaiko Zubiko garraio plataformatik, Portugaleteko aldean. Urpekariek gizonezko baten gorputza atera dute 15:10ean, baina ez dute argitu ezbeharraren unean zenbat lagun zeuden furgonetan. Hala ere, zeinbait lekukok adierazi dutenez, jende gehiago zegoen furgonetan uretara erori den unean.

Bizkaiko Zubiko garraio plataforman zegoen furgoneta Areetara pasatzeko zain. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla medio babeserako hesia hautsi du.

Gaiaren inguruko berriak:

Gizon baten gorpua atera dute Bizkaiko Zubitik behera erori den furgonetatik (Eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun