"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean

Berrogei ikasle inguru batu da gaur eguerdian Leioako EHUko campusean, "Jarrai-Haika-Segi" sumariopean auziperatutako 42 euskal gazteren epaiketa dela eta, "euskal gazte antolatuen aurkako eraso berri hau salatzeko". "Epaiketen gainetik, gazte eta errebelde" lelopean, biharko egunerako antolatutako mobilizazioetarako deialdia luzatu da bertan. Argazkian, atzo Ibaetako campusean egin zuten elkarretaratzea. (Informazioa eta argazkia: GazteSarea.net)

Aurrez hitzaldia izan da Lan Harremanetako Fakultatean. Gazte Mugimendu antolatuaren 25 urteetako ibilbidea izan dute hizpide Ibon Meñika Haikako auziperatuak eta Ane Lizarralde Jarraiko eledun izandako mahaikideak. 25 urte hoietako lanaren ondotik, orain Jarrai-Haika-Segi makrosumariaren ataritan izan da horren erreferentziak eta auzibideari dagozkion azken kontuak ere mintzagai izan dituzte

Gaiaren inguruko berriak:

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2004 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)

PNVri bere "zakurrak lotzeko" esan dio Segik makrosumarioaren protesta ekimenetan izandako jarreragatik (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun