Txikitan ingeles akademiara, bertsolaritzara, futbolera eta matematikako partikularretara joaten nintzen (silabak kontatzen badakit, baina zenbakiekin inoiz ez naiz iaioa izan). Hori bai, ez nuen egunero gauza guztiak egiten, egunean pare bat askoz jota. Oraingo haurrek, ordea, Ibarretxe jauna baino askoz agenda estuago dute!
Zerbait lortzen al da umeak gauza guzti horetara bidaltzen? Nik egia esan, ingelesa ahaztuta daukat eta zer esanik ez matematikei buruz... Gure gurasoak esaten dute gure onerako dela, gehiago ikasiko dugula eta urte batzuk barru eskertuko dugula. Izan leike... baina kasu askotan alderantziz izaten da. Beti pentsatu izan dut guraso askok seme-alabak etxetik kanpo edukitzeko egiten dutela eta eurak bitartean lasai-lasai kafetxua edo pote bat hartzen. Agian krudela naiz, baina fijatu zaitezte kalean eta hori da ikusiko duzuena. Hori al da XXI. mendeko gizartea!
Oraindik ez dut seme-alabarik, baina espero dut eurekaz horrelakorik ez egitea. Gehiagotan eraman beharko lituzkete mendira, hondartzara, museotara... gauza kultural edo ekologikoetara. Batzuek buruz dakite zinemako kartelera Artean edo "Puerto Deportivo"n (Puerto Divertido nire lagun baten esanean) pasatzen dutelako asteburua.
Gizartea horrelakoa da, zaila da aldatzea. Baina, beti bezala, gure esku dago!