Ikastaro hauen bitartez "euren ahotsa berreskuratu eta, aldi berean, bizitza publikoan parte hartzerakoan dituzten oztopoak gainditzen eta elkarte sareak tokiko politiketan egokiago esku hartzen" lagundu nahi zaie emakumeei, "elkartrukerako sareak sortzearekin batera", Iñaki Urkiza Gizarte Ekintza, Etxebizitza eta Hiri Antolamendurako zinegotziak aditzera eman duenez.
Ikastaro hauetan izena ematea 3 euro izango da. Getxo udalerrian erroldaturik dauden emakume guztiek parte hartu dezakete, hala nahi izanez gero, Gobernuz Kanpoko Erakunderen baten kide izan ala ez.
Bigarren urtea
Jabekuntza Eskola iaz abiatu zen Getxon. Ikastaroen aurreneko deialdia, 2004ko azken hiruhilekoan egin zena, harrera bikaina izan zuen. Itxaron-zerrendan zeudenetatik erdiek baino ez zuten parte hartzerik izan, eta ondorioz esperientzia errepikatzea erabaki dugu, aipatu du Urkizak.
Ikastaro hauetan parte hartzeko asmoa duten emakumeek datorren asteazkenera arte (urtarrilak 19) eman dezakete izena Algorta, Itzubaltzeta / Erromo edota Getxoko Hiritarren Arretarako Bulegoetan, 8:00etatik 14:00etara, eta HAG-PACean (Algortako Alango kaleko 25. zenbakian dagoen Udaltzaingoaren egoitzan), 14:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago, 94 466 01 30 telefono zenbakian (Idoia Eizmendi).
Gaiaren inguruko berriak:
Emakumeentzako Jabekuntza Eskola jarri dute martxan Getxo udalerrian (2004 Ira 22)