Bart iluntzeko azken orduan eman zuten jakiitera, "espetxean jasotako erredentzioak zuzenak" direla ebatzi ostean, Edorta Sainz Lobatori askatasuna ematea erabaki zuela Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Aretoak. Agiriak gora behera, gaua Murtzian igaro ostean, dagoeneko etxerako bidean da, Leioako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak UKBERRIri adierazi dionez.
Jaiotzez Legutiokoa da Sainz Lobato eta omenaldia bertan egingo diotela uste dute Leioan, oraindik zehaztu ezin izan duten arren. Hala ere, gaualdean Uribe Kostako herrian egongo dela espero dute, bertan ekitaldi xumea egin diezaioten. Izan ere, alaba txikia du Leioan Sainz Lobatok.
Gaiaren inguruko berriak:
Sainz Lobato aske irtetea galarazi du Espainiako Auzitegiak (2005 Urt 13)
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza De Juana aske uztearen kontra azaldu da (Eitb24.com)